Haur hezkuntza

Irakasle bat haur bati irakasten.

Haur Hezkuntza 0-6 urte bitarteko haurrek jasotzen duten nahitaezkoa ez den hezkuntza etapa da. Horren helburu nagusia 0-6 urte bitarteko haurren premiei erantzutea da, horretaz gain, haurrak bere gorputza ezagutzea, ingurune soziala ezagutzea, besteekin harremanetan jartzea eta haurren autonomia sustatzea lortu nahi dira etapa horretan.

Haur Hezkuntzako etapa hiru urteko bi ziklotan dago banaturik; lehen zikloa 0-3 urte bitartean jasotzen dena da, bigarren zikloa, aldiz, 3-6 urte bitartean.

Haurrak ordura arte izan dituen harreman sozialak aldatu egingo dira Haur Hezkuntzan hasten denean. Ingurune berri bat da eskola haurrarentzat eta bertan adin bereko beste ume batzuk ezagutuko ditu. Hezitzaile edo irakaslearekin pasatuko ditu haurrak eskolan eguneko ordu gehienak, atxikimenduko pertsonarekin igarotzen duen denbora murriztuz joango dela. Hori dela eta, kasu batzuetan, eskolan hasteak gatazka egoerak sortarazten dizkie txikienei, horrek beldurra, abandonu sentsazioak... ekar baititzake. Haurrak aldaketa hori hobe har dezan, egokitze aldia egiten da gaur egun eskoletan.

Irakasleak kalitatezko harremanak ezarri behar ditu bere ikasleekin; segurtasuna, hurbiltasun fisikoa, maitasuna, konfiantza... sentimenduak transmititu behar dizkie.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search